Nicolae Iorga
Nicolae Iorga (nikoˈla.e ˈjorɡa ahoskatua; Botoșani, 1871ko urtarrilaren 17a - Strejnic, 1940ko azaroaren 27a) Errumaniako politikaria eta historialaria izan zen. Bere herriko historiari eta kulturari buruzko lan asko idatzi zituen. Alderdi Nazional Demokrataren sortzailea izan zen. Ministro Kontseiluko lehendakaria izan zen 1931-1932 urteetan. Karlos II.aren alde agertu zen, eta hark agintea galdu zuenean, Burdinazko Zaintza taldeak hil zuen.
Obra nagusiak: Errumaniarren historia (1935-1939), hamar liburutan, Iorgaren maisulantzat jotzen dena; Gizadiaren historiaren sintesi saiakera (1926-1928), eta beste anitz historia-ikerketa. Historiari buruzkoez gain, zenbait poema eta berrogeiren bat antzerki-lan ere idatzi zituen, gai eta pertsonaia historikoetan oinarriturik gehienbat, eta autobiografia bat.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolae Iorga |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.