Nepotiano
Nepotiano, latinez: Flavius Iulius Popilius Nepotianus Constantinus, (?-350eko ekainaren 30a Konstantinotar dinastiaren partaidea izan zen. Denbora laburrez, 28 egunez, Erromatar Inperioa usurpatu zuen. Flavius Magnus Magnentius (303–353) beste usurpatzaile baten jeneralak hil zuen.
Nepotiano | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erroma, IV. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Erroma, 350eko ekainaren 30a ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Virius Nepotianus | ||
Ama | Eutropia | ||
Leinua | Konstantinotar dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Biografia
aldatuNepotiano Eutropia printsesaren semea zen, Konstantino I.a Handiaren familiakoa. Halaber, Konstantzio Klororen eta Teodoraren biloba zen. Magnetioren errebolta ondoren, Nepotianok bere burua enperadore aldarrikatu zuen eta gladiador talde batekin Erroman sartu zen, 350eko ekainaren 3an.[1] Horren aurrean, Praefectus urbiak, Magnetioren aldekoa, hiritar talde batekin aurre egiten saiatu zen baina azkenean ihes egin behar izan zuen.[2]
Magnentiok bere konfidantzazko magister officioruma Erromara bidali zuen. Nepotiano borrokan hil egin zen eta haren burua, pika baten puntan jarrita, hiri osoan erakutsi zuten. Hurrengo egunetan Nepotianoren jarraitzaile asko hil egin zituzten, tartean Eutropia printsesa eta senatari asko.