Artikulu hau Ebroren ertzeko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Miranda».

Miranda Ebro[1] (gaztelaniaz eta ofizialki, Miranda de Ebro) Burgosko probintziako (Espainia) ipar-ekialdeko udalerri bat da; probintzia horretako jendetsuenetan bigarrena (Burgos hiriburuaren ondoren). 2009an 39.264 biztanle zituen, eta 101.39 kilometro koadro ditu. Herria zeharkatzen duen Ebro ibaiak eman dio izenaren bigarren osagaia.

Miranda Ebro
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaAitana Hernando (en) Itzuli
Izen ofizialaMiranda de Ebro
Posta kodea09200
INEk ezarritako kodea09219
HerriburuaMiranda de Ebro
Geografia
Koordenatuak42°41′00″N 2°56′00″W / 42.683333333333°N 2.9333333333333°W / 42.683333333333; -2.9333333333333
Map
Azalera101,33 km²
Altuera471 m
MugakideakArmiñon, Berantevilla, Zanbrana, Bastida, Haro, Villalba de Rioja, Sajazarra, Galbárruli, Cellorigo, Bugedo, Santa Gadea del Cid, Lantaron, Erriberabeitia, Zihuri eta Fonzaleche
Demografia
Biztanleria35.639 (2023)
400 (2022)
alt_left 18.053 (%50,7) (%49) 17.469 alt_right
Dentsitatea352 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakVierzon
MatrikulaBU
mirandadeebro.es

Arabarekin mugakide izanik, Mirandak lotura estua du Euskal Herriarekin. Arabako ermandadea sortu zuten hiribilduetako bat izan zen; gero Burgosko probintzian sartu zuten, eta Mirandak berriz Araban sartzeko zenbait saiakera egin zituen, baina alferrik. Era berean, Mirandako hainbat toponimo (Bardauri, Ircio, Pontanzuri) eta tradizioz erabiltzen diren hitz batzuk (chacoli, perrochico, eta abar) euskal jatorrikoak dira.

Auzoak

aldatu

Mirandak guztira hamahiru auzo dauzka:

  • Aquende
  • Allende
  • Anduva
  • Barriada de San Juan
  • Bardauri
  • Bayas
  • El Crucero
  • La Charca
  • Las Matillas
  • Miranda Sur
  • Los Ángeles
  • Los Corrales

Historia

aldatu

Inguruko aztarna zaharrenak Burdin Arokoak dira. Miranda Ebrotik 3 kilometrora, erromatarren aurreko eta erromatarren aztarnak dituen aztarnategi bat dago, gaur egun Arce-Mirapérez deritzon tokian. Gero, erromatar kokagune bat egon zen hor.

757. urtean, Alfonso I.a Asturiasko erregeak Ebro ibaitik egindako ibilbidearen kronika batean agertzen da, Miranda izenarekin. Gainera, Picota muinoan, VIII. mendeko herria zegoela aurkitu da.

XI eta XII. mendeetan hiria Nafarroako Erresumaren parte izan zen, baina muga askotan mugitu zen eremu honetan.

XIV. mendean Mirandako gaztelua eraiki zen pikota izeneko muinoan.

XV. mendean, Miranda izan zen Arabako Anaiartea sortu zuten hiribilduetako bat. XVI. mendean, Burgosko jaurerriaren eskuetara igaro zen; Mirandak Arabara itzultzea eskatu zuen 1646an eta 1742an, baina ez zuen lortu. Javier de Burgosek 1822an egindako probintzia banaketan, ordea, bai, Araban sartu zuten Mirandako eskualdea; haatik, Burgosko agintariak kexatu ziren, eta 1833an Burgosko probintzian sartu zuten atzera.

XVIII. mendera arte hiriak Erdi Aroko itxura zeukan, baina 1775. urteko uholdeak zubia eta harresi zati handi bat suntsitu zituen. Bi urte geroago zubi berria egin zen.

1862. urtean, trenbidea Mirandara heldu zen. 1907. urtean, Miranda hiri izendatu zuten.

Espainiako Gerra Zibilean, frankisten kontzentrazio-esparru bat egon zen, eta 1947. urtera arte irekita egon zen, Espainian itxi zuten azkena izan baitzen. Emiliano Bajo Iglesias alkatea eta beste zinegotzi hautetsi batzuk hil zituzten frankistek.

1950eko hamarkadan paper fabrika bat jarri zuten, eta langileentzat lorategi-hiri estiloko auzo bat egin zuten.

1971n Garoñako Zentral Nuklearra funtzionamenduan jarri zen.

 
Ebro ibaia, Mirandatik iragaten.

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2009
6.199 7.321 8.615 12.268 14.305 17.976 27.716 34.092 37.026 36.525 35.621 39.264

Eraikin garrantzitsuak

aldatu
  • Karlos III.aren zubia, 1777an eraikia.
  • Udaletxea, 1788koa. Eraikin neoklasikoa.
  • Berberanako kondeen palazioa eta Urbinatarren etxea, biak XVI. mendekoak.
  • Tren geltokia, 1862an eraikia.
  • Apolo Antzokia, 1921ekoa.
  • Gaztelua, XIV. mendean eraikia.
  • Espiritu Santuaren eliza, jatorri erromanikoa dauka. Ataria eta absidea XIII. mendekoak dira eta nabea gotikoa eta XVI. mendekoa.
  • Santa Maria eliza, XVI. mendekoa
  • Bihotz Sakratuen eliza, XVI. mendekoa. Kanpai-horma barrokoa du.
  • San Joan eliza, gotikoa.

Kirola

aldatu

Garraioa

aldatu

Araba Bus sareko   lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
19 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)ArgantzonRibabellosa Miranda Ebro
(geltokia)
Besteak

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu