Mika Nakashima
Mika Nakashima (japonieraz: 中島 美嘉 Nakashima Mika ) (Hioki (Kagoshima), Japonia, 1983ko otsailaren 19a - ) abeslari eta aktore japoniarra da. J-Pop/Jazz estiloa jorratzen du. 10 milioi kopiatik gora saldu du Japonian[1].
Mika Nakashima | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hioki (en) , 1983ko otsailaren 19a (41 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kunihiro Shimizu (en) (2014 - 2018) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Q11676598 |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, kanta-idazlea eta modeloa |
Altuera | 160 zentimetro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | J-Popa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music Entertainment Japan |
mikanakashima.com | |
|
Aktore lanetan Nana Ōsaki manga pertsonaiaren papera betetzeagatik da ezaguna[2].
Biografia
aldatuKagoshima prefeturako familia bateko hirugarren alaba da. Txikitatik abeslari famatua izan nahi zuen eta goi-mailako ikasketak egiteari uko egin zion bere musika karrerari buru belarri ekiteko.
Hasierako diskak
aldatu15 urte zituela Fukuokara joan zen bizitzera eta 17 urterekin casting batean hartu zuen parte, zertarako zen jakin gabe. 3.000 nesken artean Mika Nakashima aukeratu zuten Fuji TV-ko Kizudarake no Love Song (傷だらけのラブソング, Maitasun abesti baten orbana) telesaileko protagonista izateko, Mirai Shimazaki hain zuzen ere. Telesaileko Stars abestia ere berak kantatu zuen[3]. "Crescent Moon" (ilgora) bigarren singlearen 100.000 kopia atera ziren eta lehenengo egunean agortu egin zen[4]. Hirugarren singlea "True" (egia) ere oso arrakastasua izan zen eta hiru astetan milioi bat kopia saldu zituen. Abesti hauekin "Resistance" (erresistentzia) diska atera zuen. 2002an beraz Japoniako Artista Berri Onenaren saria jaso zuen.
2003tik aurrera bere abestien letrak egiteari ekin zion eta bigarren diska "Love" (maitasuna) atera zuen. 2005ean "Music" (musika) diska ere arrakastatsua izan zen.
Nana
aldatu2005ean Nana filmeko protagonista izan zen, Nana Ōsaki. Filma Ai Yazawa marrazkilariaren manga komiki batean oinarrituta dago. Abesti nagusia "Glamorous sky" (Zeru glamurosoa) NANA starring MIKA NAKASHIMA izenarekin interpretatu zuen eta bere aurreneko rock/punk abestia izan zen[5]. Urte horretan abeslari emakume batek gehien saldu zuen singlea izan zen. Urtearen bukaeran "Best" (onenak) diska atera zuen, bere ordurarteko abesti ezagunenak biltzen dituena[6].
2006an Nana filmaren bigarren zatia egin zuen eta Nana starring Mika Nakashima izenarekin "The End" (bukaera) diska atera zuen. Izandako arrakastaren ispilu Mika Nakashima filma promozionatzera Estatu Batuetara joan izana.
Nana alde batetara utzi eta Mika Nakashima bezala Yes (bai) eta Voice (ahotsa) diskak atera zituen. 2010an bere ibilbidean atsedenaldia hartzea erabaki zuen.
Real, Zutto Suki Datta eta aktore lan berriak
aldatuResident Evil film sagako hirugarren eta laugarren filmetan Mika Nakashimak J Pop neska zonbi baten rola bete zuen[7] eta laugarren filmeko soinu bandan ere hartu zuen parte[8]. Musikari dagokionez, 2013an "Real" (benetakoa) diska berriarekin itzuli zen eskenatokietara. Urte berean japoniako Despicable Me 2 animazio filmean ahotsa ezarri zuen.
2014ean Zutto Suki Datta: All my covers argitaratu zuen. Disko honetan abesti ezagunen bertsioak egin zituen, aurrez eginak zituenak eta berri asko ere bai, tartean Amazing Grace, I Love You, Sex Pistols taldearen My way edota Louis Armstrongen What a wonderful world[9].
2017an Tough diskoa argitaratu zuen eta momentuz azkenengo diskoa 2020an atera den Joker du.
Cover-ak
aldatuMika Nakashimaren artean "Yuki no hana" abestia izan zen Japoniako karaokeetan arrakasta handiena izan zuena 2004. urtean[10]. Ekialde Urruneko artista ugarik egin dituzte abestiaren bertsioak, hala nola, Joi Chua, Park Hyo Shin, Seo Young Eun, Han Xue, Vincy Chan, Eric Martin (Mr. Big taldeko ahotsa), Hayley Westenra, Hideaki Tokunaga eta Gackt. Park Hyo Shinek Koreako I'm sorry, I love you telesail ezagunean abestu zuen[11].
"Find the way" abestia S.E.S. K-pop taldeko Bada abeslariak abestu zuen[12].
Ibilbide artistikoa
aldatuDiskografia
aldatuEstudioko diskoak
aldatu- True (2002)
- Resistance (2002) - EPa
- Love (2003)
- Music (2003)
- Oborozukiyo: Inori (2004) - EPa
- The End (2006) - Nana starring Mika Nakashima
- Yes (2007)
- Voice (2008)
- Real (2013)
- Tough (2017)
- Joker (2020)
Bildumak
aldatu- Best (2005)
- No more rules (2009)
- Zutto Suki Datta: All my covers - (2014)
- Dears (2014)
- Tears (2014)
- Relaxin' (2015)
- Mika Nakashima Tribute (2016)
- Roots - Piano & Voice (2017) - Cover bilduma
- Portrait - Piano & Voice (2018) - akustikoa
- Snow Flower 15th Anniversary Best Edition (2019)
Zuzeneko diskoak
aldatu- Official Bootleg Live at Shinjuku Loft (2016)
- MTV Unplugged (2016)
- Greatest Live - Live Best Selection 2003-2017 (2018)
Filmografia
aldatu- Telesaioak:
- Kizudakare no Love Song (2001)
- Shiritsutantei Hama Mike (2002)
- Namahōsō wa Tomaranai! (2003)
- Ryuusei no Kizuna! (2008)
- Unubore Deka (2010)
- Filmak:
- Gūzen ni mo Saiaku na Shōnen (2003)
- NANA (2005)
- Wild Speed X3 Tokyo Drift (2006)
- NANA 2 (2006)
- Resident Evil: Afterlife (2010)
- Resident Evil: Retribution (2012)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Zaharkituta dago darabilzun arakatzailea. Bertsio-berritu egin beharko duzu.» music.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nana (película de 2005) - Nana (2005 film) - qaz.wiki» es.qaz.wiki (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ «Mika Nakashima - Mika Nakashima - qaz.wiki» es.qaz.wiki (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ (Japonieraz) «中島美嘉オフィシャルファンクラブ「Lotus」» 中島美嘉オフィシャルファンクラブ「Lotus」 (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nana Starring Mika Nakashima* - Glamorous Sky» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2010-03-28 (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «Mika Nakashima praised for her role in Resident Evil: Retribution» POPCulture Online 2012-01-25 (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «The New Resident Evil Flick Infected This Lady, Turning Her Hideous» Kotaku Australia 2012-07-17 (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ «Nakashima Mika to release cover album» tokyohive (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Yuki no Hana - Yuki no Hana - qaz.wiki» es.qaz.wiki (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «Park Hyo-shin's 'Snow Flower' - Discover the Original Song» WhoSampled (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ (Ingelesez) FSOAP, Fifty Shades Of Asian Pop /. (2019-06-07). «S.E.S. / Bada (Sea) / Eugene / Shoo» FSOAP (Fifty Shades Of Asian Pop) (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)(Japonieraz) Mika Nakashimaren webgune ofiziala