Miguel Hidalgo y Costilla, izen osoa Miguel Gregorio Antonio Ignacio Hidalgo y Costilla Gallaga Mandarte Villaseñor (Hacienda de Corralejo, Pénjamotik hurbil, gaur egun Guanajuato, 1753ko maiatzaren 8a - Chihuahua, Chihuahua, 1811ko uztailaren 30a) mexikar apaiz eta militar abertzalea izan zen, Mexikoko Independentzia Gerraren lehenbiziko saioa gidatu zuena. Aberriaren aita eta independentziaren aitzindaria deitua izan da.

Miguel Hidalgo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Gregorio Antonio Ignacio Hidalgo y Costilla y Gallaga Mondarte Villaseñor
JaiotzaCorralejo de Hidalgo1753ko maiatzaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaChihuahua1811ko uztailaren 30a (58 urte)
Hobiratze lekuaAngel of Independence (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
AitaQ17628146
Hezkuntza
HeziketaUniversidad Michoacana de San Nicolás de Hidalgo (en) Itzuli
Royal and Pontifical University of Mexico (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, politikaria, apaiza eta Q88105342 Itzuli
Lantokia(k)Morelia
San Felipe (en) Itzuli
Dolores Hidalgo eta Guadalajara
Enplegatzailea(k)Universidad Michoacana de San Nicolás de Hidalgo (en) Itzuli  (1779 -  1792)
Zerbitzu militarra
Graduageneralissimo (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakMexikoko Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 14711809 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

1753ko maiatzaren 8an jaio zen familia kreol batean. Jesusen Konpainiak sortutako Valladolideko (Michoacán) San Nicolás Obispo ikastetxean ikasi zuen. 1773an filosofia eta teologiako gradua lortu zuen. 1778an apaiztu zen. 1803an, Guanajuatoko Iglesia de los Dolores-eko bikario izendatu zuten. Bertan herri irakaskuntzan jardun zuen, Frantziako ilustratuen eraginpean, eta mahastizaintza, erlezaintza eta eskulangintzako proiektuak abiarazi zituen indigenen bizimodua hobetzeko.

1809an Miguel Domínguez, honen emazte Josefa Ortiz de Domínguez, Ignacio Allende eta Juan Aldamak antolatutako erregeordearen aurkako konspirazioaekin bat egin zuen. 1810eko irailaren 16an, laster atxilotuko zituztela jakinik, Grito de Dolores deitutako aldarri abertzalea egin zuen: «¡Viva la independencia. Viva la Virgen de Guadalupe. Muera el mal gobierno!» («Gora independentzia. Gora Guadalupeko Ama Birjina. Gobernu txarra kanpora!»). Hasieran erregearen aldeko mugimendua zela ematen bazuen ere, laster geratu zen agerian higikunde iraultzaile zela: gizarte erreforma (lursailak indiarren artean banatzea) eta burujabetza eskatzen zen. Esklabotasuna galarazi zuen, eta indiarrek eta mestizoek pairatzen zituzten zergak kendu eta europarren ondasunak konfiskatu zituen. Burgesiak, bere jabegoa zalantzan jartzen zuten neurri horiek ikusirik, erregezaleekin bat egin zuen. Elizako agintariek Hidalgo apaiza heretikotzat jo eta eskumikatu zuten.

Nekazari indigena eta mestizoen matxinadaren buru zela, Celayaz jabetu zen irailaren 21ean, eta irailaren 28an Guanajuaton sartu zen. Gero Valladolidera jo eta erregezaleen gudarosteari nagusitu zitzaion urriaren 30ean. Matxinatuen artean eztabaida sortu zen, ea Mexiko hiribururantz jo behar zuten. Hidalgo Guadalajarara erretiratu zen, eta 1811ko urtarrilaren 15an, Félix Callejaren soldaduen aurkako guduan, suntsiturik gelditu ziren haren osteak. Hidalgo eta haren ondokoak AEBetara ihes egiten saiatu ziren, baina 1811ko martxoaren 21ean atzitu zituzten Acatita de Bajánen (Texas eta Coahuilaren arteko mugan). Haren kontrako epai bikoitza –zibila eta eliz aldekoa– eginik, fusilatu egin zuten uztailaren 30ean.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Hidalgo