Migel Etxauri

margolari nafarra

Migel Etxauri (gaztelaniaz: Miguel Ángel Echauri) (Iruñea, 1927ko irailaren 23a - ibidem, 2024ko irailaren 4a)[1] Nafarroa Garaiko paisaiaren margolaria izan zen.

Migel Etxauri
Bizitza
JaiotzaIruñea1927ko irailaren 23a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2024ko irailaren 4a (96 urte)
Hobiratze lekuaSan Jose hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Javier Ziga Etxandi
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
KidetzaMigel Etxauri Fundazioa

Biografia

aldatu

Umetatik heldu zien arkatzei. Javier Ziga izan zuen lehen irakaslea. Kubara migratu zuen 18 urte bete aurretik, eta bost urte igaro zituen Habanaren eta AEBen artean, negozio bideak saiatzen. Uruguaira lekualdatu, eta han bai berriz heldu zion margotzeari eta marrazketa eta pintura eskola bat zuzentzeari. Aitortza handia jaso zuen han —galeria ugaritan erakutsi zituen lanak eta hainbat sari irabazi—, baina bizimodu hura atzean utzi, eta Iruñera bueltatu zen 1964an.[2] Ameriketan igaro zituen urteetan indartu zituen bai bokazioa eta bai formakuntza, eta, handik Euskal Herrira bueltan, Fermin anaia galeristaren eskutik sorterrian finkatu zuen bere arte jarduna. 97 urte betetzeko egun gutxiren faltan hil zen. Azken urteak alzheimerrarekin pairatu zuen.[3]

Fermin Etxauri anaiarekin bikote estua sortu zuen orduan. Galeria bat zuen Ferminek, eta anaiaren lanari oihartzuna emateko baliatu zuten itzulerako urte haietan. Kanpoko zenbait galeriek ere erakutsi zuen margolariaren lanengatik interesa —batik bat, industrializazioaren eraginez hustutako Nafarroako herrietan margotu zituen koadroengatik—, baina anaiak Parke15 arte espazioaren ardura hartu zuenean, 1974an, Iruñean zentratu zen berriz Etxauriren jarduna. Handik hamarkada batera hasi zen gerora ospea lortu zuten arrokak margotzen. Ordutik aurrera, bere estiloa zorrotza da, abstrakziotik gertu dago, eta irudi femeninoen irudikapenean zentratzen da. 1984az geroztik, arrokak bere obran sartu zituen, eta bere pinturaren ezaugarri bereizgarri bihurtu ziren.[3] [4]

Oroimena

aldatu

Miguel Echaurik ehun erakusketa baino gehiagotan parte hartu zuen, eta bere obra 30 museo baino gehiagotan dago ikusgai, horien artean, Nafarroako Museoan, 2009an bere obraren erakusketa antologikoa hartu zuena.[5] 2010etik aurrera, pintorearen izena duen fundazioa[6] arduratzen da haren legatuaz, Iruñeko Alde Zaharrean.

Bibliografia

aldatu
  • Miguel Ángel Echauri: Miguel Echauri, pintor. Nafarroako Gobernua, 2009. 192 or. ISBN: 978-84-235-3131-8.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu