Melyridae
kakalardoen familia
Melyridae kakalardoen taldeko familia bat da 520 espezie inguru dituena, 48 generotan banatuta.
Melyridae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Superfamilia | Cleroidea |
Familia | Melyridae Leach, 1815 |
Ezaugarri orokorrak
aldatuKakalardo txikiak dira, 10 mm edo gutxiago neurtzen dutenak. Gorputz biguna eta itxuraz obalatu luzanga izan ohi dute. Askok kolore aposematikoak izaten dituzte, hori-beltzak edo gorri-beltzak izaten dira. Abdomen aldean egitura laranjak edukitzea ere nahiko ohikoa izaten da.
Azpifamiliak
aldatu- Dasytinae (Laporte de Castelnau, 1840)
- Malachiinae (Fleming, 1821)
- Melyrinae (Leach, 1815)