Maya Angelou (Saint Louis, Missouri, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko apirilaren 4a - Winston-Salem, Ipar Carolina, Ameriketako Estatu Batuak, 2014ko maiatzaren 28a), Marguerite Annie Johnson jaioa, ingelesezko idazlea izan zen. Poeta eta eleberrigilea izateaz gainera, kantari, dantzari, antzezle, errebista-zuzendari eta eskubide zibilen aldeko ekintzaile ere izan da.

Maya Angelou

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite Annie Johnson
JaiotzaSaint Louis1928ko apirilaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaWinston-Salem2014ko maiatzaren 28a (86 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Ezkontidea(k)Paul du Feu (en) Itzuli  (1974 -  1983)
Hezkuntza
HeziketaGeorge Washington High School (en) Itzuli
California Labor School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, komediantea, dantzaria, zinema ekoizlea, telebista-ekoizlea, antzerkigilea, film-zuzendaria, katedraduna, gidoilaria, idazlea, saiakeragilea, kantugilea, autobiografialaria, abeslaria, telebista-aktorea, antzerki aktorea, kazetaria, eleberrigilea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k)Wake Forest University (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakCharles Dickens, Edgar Allan Poe, James Weldon Johnson, William Shakespeare eta Zora Neale Hurston
KidetzaAlpha Kappa Alpha
Musika instrumentuaahotsa

mayaangelou.com
IMDB: nm0029723 Allocine: 55728 Allmovie: p172806 TV.com: people/maya-angelou IBDB: 84766
Twitter: DrMayaAngelou Spotify: 4YgS09y0GhtNSu2ZLruk89 Musicbrainz: 80ce4e18-92ca-4079-b07c-11ac454b7755 Discogs: 312669 Find a Grave: 130492881 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

1962tik 1966ra, lehenik Egipton eta gero Ghanan bizi izan zen eta lan egin zuen.

Lanik ezagunena I Know Why the Caged Bird Sings (1970, Badakit zergatik kantatzen duen kaiolako txoriak) nobela autobiografikoa da, erritmoz kargaturiko hizkera zorrotz eta argiaz afro-amerikar emakume batzuen bizimodua deskribatzen duena. Liburu horretan haurra zela bortxatu zutela ere aitortu zuen Angelouk, eta gertakari horren ondoren nola bost urtez hitzik esan gabe bizi izan zela.[1]

Prosa-lan gehienetan, arrazakeria salatu, eta adorea, iraunkortasuna, biziraupena eta norberaren estimazioa goraipatu izan ditu. Martin Luther King, Gerald Ford eta Jimmy Carterrekin lan egindakoa da. Ohorezko titulu eta sari ugari jaso ditu. 1993an, Bill Clintonek presidente-kargua hartu zuenean, On the Pulse of Morning poema irakurri zuen Maya Angelouk.

« Beti pertsona arrunta izaten ahalegintzen bazara, sekula ez duzu jakingo zein pertsona ikaragarria izan zaitezkeen »
Angelouren esaldi ezaguna

Ameriketako Estatu Batuetako dolar moneta baten agertu zen lehen emakume beltza izan zen.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maya Angelou