Matthias Sindelar (1903ko otsailaren 10a, Kozlov, Austria-Hungariako Inperioa1939ko urtarrilaren 23a, Viena, Alemania Nazia), austriar futbolaria izan zen.

Matthias Sindelar

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMatěj Šindelář
JaiotzaKozlov1903ko otsailaren 10a
Herrialdea Austria
HeriotzaViena1939ko urtarrilaren 23a (35 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: asfixia
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
FK Austria Wien1924 / 1939
Austriako futbol selekzio nazionala1926 / 193726
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua74 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Izengoitia(k)Der Papierene (l'home de paper) eta
The Mozart of football (el Mozart del futbol)

IMDB: nm2225228 FIFA: 44642 Find a Grave: 8507506 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Familia xume batean 1903an jaioa, Lehen Mundu Gerran aita hil eta bizitza gogorra izan zuen Matthiasek eta futbolari esker, familia osoa aurrera ateratzea lortu zuen arte. Ez zion inoiz bere jatorriari uko egin[1].

1938an, FK Austria Wien taldeko izarra zen Matthias Sindelar. Iskin egiten eta erritmoa aldatzen oso azkarra zen, eta baloia eramaten abila. Futboleko Mozart esaten zioten horregatik, eta Papierenne (paperezko gizona) izenez era ezaguna zen, oso arina zelako eta, meharra izaki, hauskorra zirudielako. Goleatzaile bikaina zen gainera, eta taldeko kapitain eta liderra Vienako Austria taldean nahiz selekzioan.[1]

1938an, Austrian, Anschluss delakoa gauzatu zen. Hitlerren Alemania Naziak Austria anexionatu zuen, alegia. Handik aurrera Austria Ostmark izango zen (Ekialdeko Marka). Hitlerrek ederki zekien propagandak eragin handia zuela eta kirola mesedegarri zela bide horretan. Eta Anschlussak aukera ederra eskaini zion Alemaniako futbol selekzio boteretsua eramateko Frantziako Mundialera. Austria garaiko talderik onenetakoa zen, herrialdeak inoiz izan duen selekziorik bikainena. Wunderteam esaten zioten, hots, talde liluragarria.[1]

Matthias Sindelarrek Hitlerren ametsezko taldean parte hartzeari uko egin zion. Ez zuen Austriakoa ez zen elastikorik jantziko.[1]

Ezezkoa kolpea izan zen Reicharentzat, eta ez zuen soilik selekzioaren jokoan eraginik izan. Alemaniarrek Sindelarren irudia zikindu behar zuten eta zurrumurruak bota eta bota aritu ziren. Helduleku sendoa topatu zuten, gainera, haren aurka jotzeko: Matthiasen andregai Camilla Castagnola italiar juduen alaba zen. Ederki zekien bikoteak egoera hura oso arriskutsua zela eta ezkutatzea erabaki zuten. Baina egun batzuk geroago 1939ko otsailaren 10ean, Sindelar hilik topatu zuten Vienako apartamentu batean eta Camilla handik ordu gutxira hil zen ospitalean. Karbono monoxidoa arnasteagatik hil omen ziren, beren buruaz beste eginda edo istripuz, bertsio ofizialaren arabera. Baina askok SSen eskua ikusi zuten hor. Manifestazioak guztiz debekatuta zeuden Austrian, baina 15.000 lagun bildu ziren Vienan Sindelarri agur esateko.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Irazustabarrena, Nagore. (2008-07-20). «Futboleko Mozarti requiema» Argia CC-BY-SA lizentzia.