Marianne Vos ('s-Hertogenbosch, 1987ko maiatzaren 13a-) herbeheretar txirrindularia da, bere belaunaldiko onentzat hartua. 2008ko eta 2012ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina bana lortu zituen.

Marianne Vos

(2022)
Bizitza
Jaiotza's-Hertogenbosch1987ko maiatzaren 13a (37 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jarduerakziklokros txirrindularia, pistako txirrindularia, road cyclist (en) Itzuli eta izotz gaineko abiadura-patinatzailea
Pisua58 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

mariannevosofficial.com
IMDB: nm4696045 Twitter: marianne_vos Instagram: mariannevosofficial Olympic.org: marianne-vos Edit the value on Wikidata

Erlojupeko txirrindularitza emakumezkoen elite munduko txapelketa, Alfredo Binda Saria, Ronde van Drenthe eta La Flèche Wallonne Féminine eguneko probak ez ezik, hiru aldiz Giro d'Italia Femminile, bi aldiz Emakumeen Euskal Bira eta behin The Women's Tour ere irabazi ditu.

2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen, emakumeen errepide lasterketan bakarkako ekitaldian.[1][2]

Ziklo-krosa

aldatu
  • Munduko Txapelketa:
    • Txapelduna (8): 2006, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2022
    • Bigarrena (2): 2008, 2017
    • Hirugarrena (2): 2015, 2019
  • Munduko Kopa:
    • Txapelduna (1): 2019
    • Bigarrena (4): 2004, 2007, 2010, 2012
    • Hirugarrena (2): 2011, 2014

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Herbehereetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[Kategoria:2024ko Udako Olinpiar Jokoetako txirrindulariak]]

  1. (Ingelesez) «"We both had nothing left" - Marianne Vos & Lotte Kopecky forced to settle for silver and bronze in women's road race at 2024 Paris Olympic Games» CyclingUpToDate.com 2024-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  2. (Gaztelaniaz) RMC, Redacción. (2024-08-04). «París 2024: Kristen Faulkner se lleva el oro olímpico en la ruta por delante de las favoritas Marianne Vos y Lotte Kopecky» Revista Mundo Ciclístico (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).