María Josefa Mujía
María Josefa Catalina Estrada Mujía (Chuquisaca, 1812 – Sucre, 1888ko uztailaren 30a) boliviar erromantizismoko poeta, eleberrigile eta itzultzailea izan zen. Erromantizismoko lehen poetetako bat izan zen Bolivian eta herrialdeko lehen emakume idazlea ere bai[1].
María Josefa Mujía | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chuquisaca, 1812 |
Herrialdea | Bolivia |
Heriotza | Sucre, 1888ko uztailaren 30a (75/76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Bizitza
aldatuMiguel Mujía eta Andrea Estradaren alaba, María Josefa Mujía Chuquisaca departamenduan jaio zen 1812an. Boliviako Independentzia Gerraren garaian hazi zen. 14 urterekin, aita hil eta gutxira, ikusmena galdu zuen[2][3]. Gerora ebakuntza egin zioten, baina ez zuen arrakastarik izan[3][4].
Mujíaren nebak, Augustok, arratsaldeak pasatzen zituen arrebari erlijio eta literatura lanak irakurtzen. Gutunak idazten eta poemak transkribatzen ere lagundu zion. Bere idazlanak isilpean gordeko zituela agintdu zion arren, La ciega poema lagun bati erakutsi zion. 1850ean Eco de la Opinión aldizkarian argitaratua izan zen[3][5] eta Mujíaren poema ospetsuenetako bat bihurtu zen[2]. Gabriel René Morenoren arabera, Mujíak Simón Bolívarren hilobirako inskripzio bat osatzeko lehiaketa nazionalean parte hartu zuen[6].
1854an depresioa izan zuen Augusto hil ondoren. Ama eta beste bi neba ere hil zitzaizkion. Aldi baterako idazteari utzi zion, Ricardo Mujía ilobak izebaren poemak transkribatzeko eta zabaltzeko zeregina hartu zuen arte[3].
320 poema baino gehiago eta eleberri bat idatzi zituen[4]. Italierazko eta frantsesezko liburuak ere itzuli zituen, besteak beste, Alphonse de Lamartine eta Victor Hugorenak[7].
Sucren hil zen 1888ko uztailaren 30ean[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Cushman, Stephen; Cavanagh, Clare; Ramazani, Jahan; Rouzer, Paul. (2012). The Princeton Encyclopedia of Poetry and Poetics. (4. argitaraldia) Princeton: Princeton University Press, 153 or. ISBN 978-1-4008-4142-4..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Barnadas, Josep M. (2002). «María Josefa Mujia» Diccionario Histórico de Bolivia. Sucre: Grupo de Estudios Históricos ISBN 8483702770. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-09) (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Badani, Javier. «La poeta perdida» La Razón Digital Bolivia 2012-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Develan las facetas desconocidas de Mujía» Los Tiempos 2009-11-18 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-04) (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «María Josefa Mujía» Revista del Pacífico (Imprenta y Libreria del Mercurio de Santos Tornero) 1: 414. (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ramírez, Raphael. «María Josefa» La Razón Digital Bolivia 2012-08-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ (Ingelesez) Wright, Marie Robinson. (1907). «María Josefa Mujía» Bolivia, the central highway of South America, a land of rich resources and varied interest. George Barrie & Sons, 169-170 or. (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).