Mae Jemison
Mae Jemison (Decatur, Alabama, 1956ko urriaren 17a) estatubatuar ingeniari, mediku eta NASA-ko astronauta da. Espaziora bidaiatu zuen lehenengo emakume afro-amerikarra da.
Mae Jemison | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mae Carol Jemison |
Jaiotza | Decatur, 1956ko urriaren 17a (68 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea 1977) Zientziatan graduatua, Artean graduatu : Ingeniaritza kimiko, African American studies (en) Stanford University School of Engineering (en) Weill Cornell Medicine (en) 1981) Medikuntzako doktorea Morgan Park High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronauta, medikua, katedraduna, fisikaria, aktorea, ingeniaria eta haur literaturaren idazlea |
Enplegatzailea(k) | NASA |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Alpha Kappa Alpha Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra |
Astronauta | |
Misioak | STS-47 (en) |
Misioen entseina(k) | |
Denbora espazioan | 11.430,383333333 minutu |
drmae.com | |
Ibilbidea
aldatuLehen urratsak
aldatuCharles eta Dorothyren hirugarren alaba da. Gurasoek, arotza eta irakaslea hurrenez hurren oso serio hartu zuten alabaren heziketa. [1]Oso gaztetatik argi zuen zientzilaria izan nahi zuela eta Bigarren Hezkuntzan sartu orduko bazegoen espazioaren gaiaz interesatuta. 16 urterekin graduatu zen Bigarren Hezkuntzan eta Stanfordeko Unibertsitatean beka batekin ikasi zuen, ingenieritza kimikoko graduatua lortuz. Ostean, 1981. urtean medikuntzan doktoratu zen Cornell Unibertsitatean [2]eta 1983-85 bitartean Cuerpo de Paz taldearekin bat egin zuen, eskualdeko mediku militar gisa arituz Mendebaldeko Afrikan, bereziki Sierra Leonan eta Liberian.
Astronauta lana
aldatu1987ko ekainaren 4an NASAko astronauten formakuntza programan onartu zuten lehen emakume afroamerikarra izan zen Mae Jemison eta 1992an, berriz, espazioara bidaiatu zuen lehen emakume afroamerikarrean bihurtu zen. [3]Endeavour ontzian bidaiatu zuen STS47 misioan eta espazioan eman zituen 8 egunetan. Mae Jemisonek esperimentuak egin zituen grabitate ezaren eta zinetosiaren inguruan bai tripulazioarekin bai bere buruarekin.Guztira, 190 orduz egon zen espazioan. 1987tik 1993ra NASAn zerbitzatu ondoren, Jemisonek Jemison Group, Inc., sortu zuen, sateliteetan oinarritutako ALAFIYA telekomunikazio sistema garatu zuena. Sistema honen asmoa garapen bidean dauden herrialdeetako mediku zaintza hobetzea zen.[4]
Irakasle lana
aldatuIngurumen ikasketen programan irakasle izan zen Dartmoutheko Unibertsitatean, garapen bidean dauden herrialdeetako aurrerapen teknologikorako Jemison Institutua zuzendu zuelarik bertan. Bere egungo proiektuen artean, Afrikan osasuna hobetzea eta garapen bidean dauden herrialdeen aurrerapen teknologikoan daude enfokatuta.
Mae Jemison Cornell Universityn eta Dartmouth Collegen irakasle izan da 1995tik 2002ra. American Chemical Society, Association for Space Explorers eta American Association for the Advancemente of Science bezalako erakunde zientifikoetan parte hartzen du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://starchild.gsfc.nasa.gov/docs/StarChild_Spanish/docs/StarChild/whos_who_level2/jemison.html
- ↑ https://www.mujeresnotables.com/2018/05/01/biografia-de-mae-jemison/
- ↑ https://naukas.com/2018/07/18/mae-jemison-la-astronauta-que-quiso-ampliar-la-vision-que-los-extraterrestres-tienen-del-mundo/
- ↑ https://www.womenshistory.org/education-resources/biographies/mae-jemison