My Darling Clementine
My Darling Clementine (euskaraz Ene Clementine Laztana) 1946ko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Stuart N. Lake idazlearen Wyatt Earp: Frontier Marshal liburuan oinarritua dago, honetan Wyatt Earp pistolariaren biografia eta O.K. Corraleko tiroketa ospetsua kontatzen dira. Henry Fonda, Linda Darnell, Victor Mature, Walter Brennan, Tim Holt eta Ward Bond aktoreek antzeztu zuten.
Izenburua Oh My Darling, Clementine estatubatuar folk abestitik datorkio. Filmaren zati handi bat Monument Valley kokalekuan filmatu zen.
Argumentua
aldatuWyatt Earp (Henry Fonda) iraganean Kansasko Dodge City herriko sheriffa izana da eta oraingoan Arizonako Tombstone hiriko komisaria izatea eskeini diote, baina lanbide beerriari uko egin dio bere anaiekin batera abeltzaintzan jardutea nahiago baitu. Halere, haietako bat erailtzen dutenean, Wyattek komisario postua onartu eta bere anaiak laguntzaile izendatuko ditu. Gainera, Doc Holliday (Victor Mature) jokalari eta pistolariaren laguntza ere izango dute.
Aktoreak
aldatu- Henry Fonda: Wyatt Earp
- Victor Mature: John Henry "Doc" Holliday doktorea
- Cathy Downs: Clementine Carter, Docen maitale ohia
- Linda Darnell: Chihuahua
- Walter Brennan: Newman Haynes Clanton, abeltzaina
- Tim Holt: Virgil Earp
- Ward Bond: Morgan Earp
- Don Garner: James Earp
- Grant Withers:Ike Clanton
- John Ireland: Billy Clanton
- Alan Mowbray: Granville Thorndyke, antzerkiko aktorea
- Roy Roberts: maiorra
- Jane Darwell: Kate Nelson
- J. Farrell MacDonald: Mac tabernaria
Kanpo estekak
aldatu