Mujahidina (Arabieraz: مجاهد muǧāhid, plurala مجاهدين, muǧāhidīn, "borrokalaria" edo "jihada egiten duena") bere erlijioaren izenean borrokatzen den gerrillari musulmana da.

Afganiar mujahidinak Pakistan eta Afganistanen arteko muga (Durand lerroa) zeharkatzen, 1985an.

Aljeriako Independentziaren Gerran Front de Libération Nationale-ko borrokalariei izen hau ematen zitzaien. Mendebaldean 1979 eta 1989 arteko Afganistango gerran asko hedatu zen hitz honen erabilera, Sobietarren aurka borrokatzen ziren partisanoak izendatzeko. Afganiar mujahidinak, Saudi Arabia, Pakistan eta AEBen laguntzarekin, SESBko armada eta sobietarren aldeko erregimenaren aurka borrokatu ziren. Horrez gain, Bosnia, Txetxenia, Iran, Iran, Filipinak, India (Kaxmir), Kosovo eta Somaliako gatazka armatuetan ere erabili izan da termino hau.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu