1944ko Neguko Olinpiar Jokoak

1944ko Neguko Olinpiar Jokoak, aurrekoen ezeztapenaren ondoren, Neguko Olinpiar Jokoen V. edizioa izango zen, eta Italiako Cortina d'Ampezzo hirian ospatu beharrekoak ziren.

Baina hor zirauen oraindik Bigarren Mundu Gerrak, eta honek, Joko hauek ere bertan behera utzi eta ezeztatzea eragin zuen. 1948an berrabiaraziko ziren Olinpiar Jokoak.

Cortina d'Ampezzo, gainera, 1956ko Neguko Olinpiar Jokoen egoitza izango zen, Italian ospatzen ziren lehen Olinpiar Jokoak izango zirelarik.


Aurrekoa
1940ko Sapporo/Garmisch-Partenkircheneko Neguko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Neguko V. Olinpiar Jokoak
1944
Ondorengoa
1948ko Sankt-Moritzeko Neguko Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak

aldatu